UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA-ZENTROAK ESKUBIDE ZIBILEN ETA DEMOKRAZIAREN ALDE
Kataluniako agertoki politikoaren aurrean, komunitate akademikoak ezin du isilik gelditu. Unibertsitateek eta ikerketa-zentroek eskubide zibilen eta demokraziaren aldeko defentsa manifestua aurkeztu zuten ekainaren 14en antolatutako ekitaldi bateratuan. Manifestu hau beste unibertsitate batzuetako gobernu-organoek onartutako adierazpenekin lerrokatzen da.
Mundu guztiko komunitate akademikoko kideei manifestu hau sinatzeko gonbidapena zabaltzen diegu
Irakurri manifestua beste hizkuntza batean
Kataluniako eskubide zibilen aldeko manifestu akademikoa
Europar Kontseiluak idatzitako goi mailako irakaskuntza eta kultura demokratikoari buruzko Adierazpenaren arabera: biztanleria, eskubide zibilak eta Europako Kontseiluko erantzukizun zibila (Estrasburgo, 2006):
"Printzipio eta praktika demokratikoekin gure konpromezua berresten dugu. Demokrazia bermatzeko eta kultura demokratikoa bultzatzeko gure ardura onartzen dugu, goi mailako hezkuntzan zein gizartean ondorengo printzipioak bultzatu eta sostengatuz:
Demokrazia funtsezko eskubide besterenezinetan oinarritzen da, besteak beste desadostasuna publikoki adierazteko eskubidean. Politikaren judizializazioa, indarkeria eta errepresioa izan dira Espainiar Estatuak katalanen eskariei emandako erantzuna, edozein negoziaziotarako beharrezkoa den elkarrizketaren ordez. Honela, Espainiar Estatuko botere instituzionalen ekintzak desegokiak dira Estatu demokratiko batentzat eta eskubide internazionalen oinarrizko printzipioak urratzen dituzte.
Egoera honen larritasunaren aurrean, komunitate akademikoak ezin du isilik gelditu. Arrazoi hauengatik, adierazten dugu:

- Estruktura, prozesu eta praktika demokratiko eta arduratsuak
- Biztanleria demokratiko aktiboa
- Eskubide zibilak, errespetua eta justizia soziala
- Gizarte eta ingurumenaren jasangarritasuna
- Elkarrizketa eta gatazken konponbide baketsua",
Demokrazia funtsezko eskubide besterenezinetan oinarritzen da, besteak beste desadostasuna publikoki adierazteko eskubidean. Politikaren judizializazioa, indarkeria eta errepresioa izan dira Espainiar Estatuak katalanen eskariei emandako erantzuna, edozein negoziaziotarako beharrezkoa den elkarrizketaren ordez. Honela, Espainiar Estatuko botere instituzionalen ekintzak desegokiak dira Estatu demokratiko batentzat eta eskubide internazionalen oinarrizko printzipioak urratzen dituzte.
Egoera honen larritasunaren aurrean, komunitate akademikoak ezin du isilik gelditu. Arrazoi hauengatik, adierazten dugu:
- Segurtasun juridikoaren berreskurapena nahitaezkoa da; ezin dugu botere publikoen erabakiak arbitrarioak izatea onartu.
- Adierazteko, biltzeko, manifestatzeko eta parte-hartze politikorako oinarrizko eskubideak errespetatzea funtsezkoa da.
- Demokraziaren erabileraz eta arazo politikoak esparru politikoan konponduz bakarrik lor daiteke eskubideak eta askatasuna babestea.